UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Haurdunaldiaren prozesua

Hilekoaren zikloan, folikuluak garatzen dira obarioetan, eta horietatik bakar batek sortzen du obulua. Gainerakoak degeneratu egiten dira. Folikulua heltzen denean, obozitoa edo heldu gabe dagoen obulua askatzen du, eta Fallopioren tronpa batera migratzen du. Hor amaitzen da bere eboluzioa.

Ernalketarik ez badago, obulua hilekoarekin desagertzen da, baina ernaldu bada, hilekoaren prozesua gelditu egiten da.

Lehenengo hilabetea

Ernaldu eta gero, zigotoa sortzen da. Zigotoa amaren ADNa eta aitarena bateratzetik sortzen den zelula da eta material genetikoa du. Zigotoa banatu egiten da eta hiru edo lau egunetan zelula multzo bihurtzen da. Multzo hori umetokian habia egiten hasiko da 48 orduko epean. Une horretan blastozito izena ematen zaio.

ENBRIOI-ALDIA

Bigarren hilabetea

Bigarren hilabetera arte, enbrioiak ez du giza-eskema basikorik. Bigarren hilabetean hasten da kanpoko gorputz adarrak eta barruko nerbio sistema, bihotz sistema eta sistema urogenitala eratzen.