UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Haurdunaldiaren prozesua (3)

Seigarren hilabetea

Seigarren hilabetean, betazalak banatzen hasten dira eta begiak apur bat ireki ditzake. Aurpegia guztiz osaturik du. Egunean hemezortzi eta hogei ordu bitartean lo egiten du, baina esnatzean asko mugitzen da. Fetuak kilo bat pisatzen du eta 32 cm gutxi gorabehera neurtzen du. Umetokitik kanpo ere bizirik iraun dezake jada.

Zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren hilabetea

Fetua oso azkar hazten da batez beste 50 zmko luzera eta 3,5 kiloko pisua lortu arte, eta jaiotzeko azken postura hartuz doa. Postura hori burua amaren pelbiserantz jarrita izaten da. Barruko organoak garatuz doaz, eta oso garrantzitsua izaten da garuneko ingurabideak eratzea eta birikak guztiz heltzea, jaiotzean beharko baititu. Hala ere, 37 asteetatik aurrera, umea arazorik gabe bizi daiteke amaren sabeletik kanpo.