Haurdunaldirako ohitura osasungarriak (2)
- LINK: Kanpo loturak (1)
Haurdunaldiaren kontrolak eta segimenduak fetuari ondo garatzen laguntzen diote, eta nabarmen gutxitzen dituzte haurdunaldiko, erditze aldiko, erditu ondorengo eta jaio berritako zailtasunak. Beraz, oso komenigarria da aldian-aldian medikua bisitatzea. Ginekologoak emakumeari azterketa medikoa noiz egin behar duen esaten dion arren, normalena hasieran hilero azterketa orokorra egitea komeni da, eta haurdunaldia aurrera doan heinean maiztasun gehiagorekin joatea.
Haurdunaldiko hamargarren astearen inguruan ekografia bat egitea gomendatzen da. Izan ere, haurdunaldiaren egoera orokorrari buruzko informazioa ematen du, enbrioi kopurua, bere egoera eta bere bihotzaren taupadei buruzko informazioa ere.
Bosgarren hilabetean zehar, oso garrantzitsua da bigarren ekografia egitea. Ekografia horrek fetuaren anatomiari, plazentaren kokapenari, haurra aldez aurretik jaiotzeko arriskuari eta normaltasun kromosomikoari buruzko informazio oso zehatza ematen digu.
