Erditzeko prestakuntza (2)
- Erditu aurreko gimnasian, beti medikuaren kontrolpean, zirkulazio, perineo, pelbis eta abdomeneko ariketak egiten dira, haurdunaldian izango dituen aldaketetara emakumea hobeto egokitzeko eta erditzean gehiago laguntzeko.
- Arnasa hartzeko teknikak oso garrantzitsuak dira, fetua eta emakumearen bolumena handitzeagatik normalean baino oxigeno gehiago behar izaten baita. Gainera, kontuan izan behar da haurdunaldian giharrek lan handia egin behar dutela; horregatik, aireztatze onak kontrakzioak egiten duen mina kontrolatzen eta fetua oxigenatzen lagunduko du, amarengan segurtasun, erlaxazio eta lasaitasun sentsazioa sortuz.
- Oso ohikoa da haurdun dagoen emakumeak, lehenengo haurdunaldian batez ere, ezezagun baten aurrean tentsioa eta beldurra sentitzea. Horregatik komeni izaten da erlaxazio teknikak praktikatzea. Gainera, erditzean teknika horien bidez autokontrola gehitu egiten da eta mina arindu.