UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Pediatra

Pediatrari lehenengo bisita haurtxoak 10 edo 15 egun dituenean egin behar zaio. Hortik aurrera, pediatra bakoitzak bere aldizkako azterketako egutegi propioa dauka, baina hilero bi izaten dira urtea bete arte, gero hiru hilez behin bi urtera arte eta ondoren urtero.

Bisita bakoitzean erabateko azterketa egiten zaio, haurra neurtu eta pisatzen da eta gurasoei hartzen duen elikadura, ohiturak eta izan dezakeen edozein arazori buruz galdetzen zaie. Gainera, gurasoei termometroa nola jarri, mukiak nola garbitu, haurtxoaren pisua noiz kontrolatu eta abarrei buruzko aholkuak ematen zaizkie.

Umeen pisua adinaren arabera

Garrantzitsua da gurasoek bere pediatrarekin behar adina konfiantza izatea, bere seme-alabei buruzko edozein zalantza (nahiz eta hasiera batean garrantzirik gabekoa iruditu) azaldu ahal izateko. Zerbaiti buruzko kezka izate soila, haiei entzun eta irtenbidea eskaintzeko arrazoia da.