Aita eta anai-arreba zaharragoak
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (1)
Aitak garrantzi handia dauka bere seme-alabaren garapen fisiko, intelektual eta afektiboan. Garrantzitsua da hasieratik paper eraginkorra hartzea, seme-alabaren nortasun-heziketa erabat baldintzatuko baitu.
Beharrezkoa da, haurrarentzako zein aitarentzako, honek haurraren zaintza zentzu guztietan banatzea, harremana bien arteko intimitatean oinarritu dadin eta horrela haurra aitaren aldamenean amarekin bezalaxe ziur eta babestuta sentitu dadin.
Anai-arreba zaharragoak ere oso garrantzitsuak izan daitezke haurtxoarentzako, zeloen arazoa gainditzen bada. Arazo hauek gainditu ondoren, anai-arreben aldetik onura handiak jasotzen ditu. Gauza jakina da, anai-arreba gazteenak zaharrenak ala seme bakarrak baino lagunartekoagoak direla eta lehenago ikasten dutela.
Jeloskortasuna
Jeloskortasuna gutxitu daiteke gurasoek jarrera egokiaz jokatzen badute. Hauek ez dute inoiz seme-alaba berriarekiko ilusioa ezkutatu behar; horren partaide egin behar dute senide zaharrena, baita erditu aurretik ere. Ama klinikan dagoen bitartean, garrantzitsua da umea etxetik ez mugitzea eta bera zaintzera norbait joatea. Ondoren, posible den bezain laster jaio berria ezagutzera eramango dugu eta kide berria duen familiaren partaide sentitu dadin saiatu behar da.
Ondoren, beharrezkoa da haurtxoarentzako zereginetan bere partaidetza eskatzea (bainuan eta aldatzerakoan) eta bere beharrak eta aurrerakuntzak kontuan izatea, handiagoa izatearen garrantzia sentitu araziz. Hori guztia lortzeko, beharrezkoa da aita eta amaren arteko parte hartzea eta ez dadila ama izan bi edo seme-alaba gehiagoren heziketaren pisua eramaten duen bakarra.
