UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

«« Itzuli

Txertoak

Txertorik arruntenak

Txerto arruntenak honako hauek dira:

  • Hirukoitz birikoa (elgorria-errubeola-hazizurriak). Hiru gaixotasun horietatik babesten du eta injekzio baten bitartez ematen da. Elgorria oso gaixotasun kutsakorra da: hotzeri baten moduan hasten da eta, ondoren, negal bat agertzen da gorputz osoan. Ez-ohikoa izan arren, konplikazio larriak sor ditzake. Errubeola oso antzeko gaixotasuna da, nahiz eta askoz onberagoa izan. Hala ere, emakume haurdunentzat oso arriskutsua da, fetuari malformazioak eragin baitiezazkioke. Hori dela eta, neskei txertoa berriro ematen diete, ugalkortasun-arora heldu aurretik. Hazizurriak listu-guruinen hantura dira eta gizonezko helduengan konplikazioak eta antzutasuna eragin ditzakete.
  • Poliomielitisaren aurkako ahozko txerto tribalentea. Tanten bitartez ematen da. Poliomielitisa -edo polioa- oso gaixotasun larria da eta, zorionez, ia desagerturik dago. Gorputz-adarrei eragiten die eta paralisia sortzen du.
  • DTT txertoa (difteria-tetanos-kukutxeztula). Txerto honek hiru gaixotasun horien aurka babesten du, eta injekzioen bitartez ematen da. Difteria dela eta, eztarrian hantura eta mintz bereziak sortzen dira, eta asfixia eragin dezake. Tetanosaz kutsatzeko, zauriren bat lur, gorotz edo herdoilduriko material eta material zikinekin egon behar du kontaktuan. Konbultsio muskularrak eta paralisia eragiten ditu, baita zenbait kasutan heriotza ere. Kukutxeztula eztul handia da eta haur txikiengan bakarrik eragin ditzake ondorio larriak. Txertoak haur txertatuetatik %80 babesten ditu, baina gaixotasun hori harrapatuz gero, era arinean izaten da.