UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Eboluzio naturala

Jaiotzen garenetik borrokan ari gara. Egunez egun aurrera egiten dugu, eboluzionatuz eta aukera berriak probatuz. Lanbide baterako prestatzen gara, familia osatzen dugu, etxea erosten dugu. Hala ere, pentsatzen jarri eta egun batean ondorio honetara iristen gara: gure nahi bizienak bete ditugu eta gure buruari galdetzen diogu, orain zer? Zer egingo dut bizitzan falta zaidan denboran?

Bizitzako une batean guztiok sentitzen dugu gelditu egin garela, ia guztia egin dugula, eta errentetatik bizitzea besterik ez zaigula geratzen. Lanean, gizartean, egoera fisikoan eta sexuan goieneko mailara iritsi garela uste dugu, oraindik bizitzeko eta sentitzeko asko faltatzen zaigula ohartu gabe. Aldi horretan helduarora heltzen ohi gara.

Bakoitza bizitzaren une desberdinetan egoera horretara iristen da; pertsonaren izaeraren, nortasunaren, maila soziokulturalaren, ingurune familiarra eta sozialaren eta beste faktore batzuen araberakoa da. 30 urterekin edo 50ekin irits daiteke, baina normalena 40 urte inguruan iristea izaten da. Adin horrekin, pertsonak dikotomia arraroa sentitzen du. Batetik, medikuntzan izan diren aurrerapausoek oraindik bizitza asko gelditzea ekarri dute. Bestetik, gure gizartearen bizitza estresatuaren eta sedentarioaren ondorioak igartzen hasten gara.