UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Osasuna emakumeengan

Helduaroan menopausia agertzen da. Emakume baten bizialdian guztiz normala da hilekoa gelditzea eta seme-alabak izateko aukera galtzea.

Batez beste, 45 urte inguru betetzean iristen da menopausia, baina geroago ere ager daiteke, 40 eta 58 urte bitarteko adinean. Menopausia etorri aurreko urteetan hormonen produkzioa eta obuluen askatzea aldatu egiten dira, eta hilekoak irregularrak dira.

Aro horretan beroaldiak, taupadak bizkortzea, hileko irregularrak edo depresioak gertatu ohi dira, baina emakume guztiek ez dituzte horrelakoak izaten.

Helduaroan bai gizonak eta bai emakumeak maila intelektual, profesional eta pertsonal handiena lortzen dute.

Heltzeari eta pertsona heldu izateari diogun beldurrak badu izen bat psikologian: Peter Panen sindromea. Psikologo batzuk, bestalde, Jane Fondaren sindromea ere aipatzen dute, ditugun urteak baino askoz gutxiago emateko obsesioari erreparatuz.