UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Adina onartzea

Osasungarriena, naturalena, gure adina onartzea da. Era berean, muskulu tinkoak, erresistentzia fisikoa eta sexuala edo zimurrik ez izatea baino askoz gehiago estimatu beharko genuke adinarekin lortzen dugun heldutasuna eta esperientzia. Hala ere, hori ez da oztopo bat gaztetasuneko bertuteei eusteko (gazte guztiek ez dituztenak): kuriositatea, guztiagatik interesa, aurrera egiteko gogoa, intelektualki haztea eta bizitzea.

Adimen argia eta irekia mantentzeko landu egin behar da. Adimena landuz gero, memoria, arrazoitzeko gaitasuna eta zentzuak askoz ere hobeto kontserbatuko dira.