UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Osasun-kontrolak. Azterketak

Ez ezazu itxaron gaixotasun baten sintomak eduki arte. Medikuek azterketak egiteko ohitura hartzea gomendatzen dute, batez ere 40 urtetik gorakoei. Horrek ez du larritasunik sortu behar, guztiz aurkakoa. Gaixotasunei garaiz antzemateak sendatzeko aukerak asko areagotzen ditu, batez ere minbiziaren kasuan. Hona hemen gomendatzen diren azterketak:

  • Minbiziarena, oro har: 40 urte bete eta gero, urtean behin azterketa eta analisia egitea komeni da.
  • Bularrarena: emakumeek mamografia bat egin behar dute urtean behin, eta auto-azterketa hilean behin.
  • Kolonarena eta ondestearena: komeni da 50 urtetik gorako gizonek eta emakumeek bost urtean behin azterketa oso bat egitea eta gorozkien analisia egitea.
  • Prostatarena: gizonek prostataren azterketa egin beharko lukete urtean behin.
  • Zerbikal eta uterinoarena: 18 urte baino gehiagoko emakume guztiek, eta sexualki aktiboak izanez gero lehenago, azterketa ginekologikoa egin behar dute urtero.

Zure medikuarekin hitz egin

Hobe litzake azterketa horiek sendagile berak egitea beti, horrela pazientearen historial osoa eraman ahal izateko. Espezialista on bat aurkitu nahi badugu, garrantzitsua da espezialista horrek, profesionala izateaz gain, jendetasunerako dohainak izatea eta konfiantza ematea.