UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Ohitura osasungarriak. Elikadura

Zein elikadura da osasuntsu egoteko lagungarri? Zalantzarik gabe, elikadura orekatua. Gure bizitza-kalitatea hobetzeko oso egokiak diren elikagai asko daude gure gastronomian: frutak, barazkiak, egoskariak, esnekiak, zerealak eta oliba-olioa, besteak beste. Horiek guztiak C eta E bitamina asko duten elikagaiak dira eta bitamina horiek erradikal askeen aurka borrokatzen duten bi aktibo antioxidatzaile dituzte.

Hala ere, beren propietateak hobeto kontserbatzeko, onena elikagaiak freskoak jatea da, eta ahalik eta gutxien egostea eta manipulatzea. Koipeak ahalik eta gehien mugatu behar dira, batez ere animalien koipeak. Izan ere, koipe gehiegi janez gero, obesitatea eta kolesterola sor daitezke, eta zenbait minbizi eta gaixotasun kardiobaskular izateko aukerak areagotzen dira.

Oliba-olioa eta landare-olioak animalienak baino hobeak dira, baina ez dira neurriz kanpo hartu behar.

Proteinak geureganatzeko haragiaren ordez arraina jatea ona da, arrain urdinek omega 3 azidoak baitituzte, eta azido horiek bihotzerako onuragarriak diren eraginak eta eragin antiinflamatorioak baitituzte. Esnekiek, beren koipearekin kontu eduki behar den arren, kaltzioa dute, eta kaltzioa behar beharrezkoa da hezurren osasunerako, batez ere klimaterioan zehar dauden emakumeentzat (menopausiaren aurreko, menopausia eta menopausiaren osteko).

Karbohidratoak ez dira baztertu behar, nahiz eta jende askok uste duen ogia eta azukrea txarrak direla. Energia ematen dute eta koipeek baino askoz gutxiago gizentzen dute. Gainera, burmuinaren erregaia dira.

Ura edan

Egunean bi kopatxo ardo edateak ezaugarri baso-zabaltzaile oso onak ditu eta eragin ona du odolaren tentsioan. Hala ere, gehiegi edatea oso txarra da.

Asko edan daitekeena ura da. Urak gorputza garbitu egiten du eta likidoei eustea galarazten du. Espezialistek gutxienez egunean bi litro edatea gomendatzen dute.