Ohitura osasungarriak. Ariketa fisikoa
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (1)
Elikadura osasuntsuaz gainera jarduera fisikoa ere oso garrantzitsua da onura handiagoa izan dadin. Pertsona askok ez dute ariketa fisikorik egin nahi izaten ohiturarik ez dutelako, eta ariketa horren onura ez delako berehala nabaritzen.
Hala ere, ariketa fisikoa egitea oso onuragarria da bai organismoarentzat eta bai buruarentzat ere. Erlaxazioarentzat oso ona da eta egunean 30 minutu eginez gero, egoera fisikoa erabat aldatzen da oso azkar. Muskuluak gogortu egiten dira eta egoki arnasten ikasten da.
Egiten den kirol mota pertsonaren lehentasunen eta bilazten den helburuaren araberakoa da. Taldeko kirolek nahiz indibidualek hori lortzea lagundu dezakete. Korrika egitea, gimnasia, ziklismoa eta igeri egitea oso kirol egokiak dira, baina ez dira markak gainditu behar; aitzitik norberaren mugak hobetu behar dira.
