Zahartzearen oinarrizko faktoreak
Zahartzea ulertzeko oinarrizko elementuak hiru dira: neuronen jarduera, genetika eta dieta.
Neurona sortzaileak
Hirurogei urtetik aurrera, garuna hainbat gaitasun galtzen hasten da, denbora igaro ahala neurona ugari hiltzen baitira. Hala ere, 1988an Medikuntzako hainbat adituk, hala nola Rita Levi Montalcini Nobel Sariak, gaitasun horiek konpentsatzen eta, are gehiago, horiei gailentzen zaizkien beste zenbaitekin ordezkatzen dituzte.
Baina gure gaitasuna ez da neurona kopuruen araberakoa soilik, horien artean gertatzen diren barne-konexioen araberakoa ere bai. Azken hori indartzeko, Rita Leviren arabera, onena monotonian ez erortzea, eta gure garunean funtzionatzen hasiko diren eta erabilgarri ez direnak ordezkatuko dituzten neurona-konexio zirkuitu berriak sortzea da.
Geneak eta zahartzea
Gure zelulak hiltzen direlako zahartzen bagara, zein da heriotza horren arrazoia?Genetikak ematen digu erantzuna. Zahartzea zelulak pixkanaka galtzeagatik eta, bide batez, organoak hondatzeagatik gertatzen da.
Esperimentalki zera erakutsi da: maila txikiagoko bizidunetan gene zehatz bat artifizialki aktibatzean, organismoen bizitza bikoiztu egiten dela, bere zelulek bero gutxiago ekoizten dutelako. Ondorioz, gure zelulek ere, oraindik zientziarentzako ezkutuan dagoen antzeko generen bat eduki dezakete.
