UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Zahartzearen oinarrizko faktoreak (2)

Zahartzea gutxi gorabehera 35 urterekin hasten da, nahiz eta gizakia 120 urteraino bizi daitekeen. Peter Pan sindromeak, zahartu nahi ez izateak, 35 urtetik aurrerako pertsona ugarirengan du eragina; adituen arabera, adin horretan gure organismoan defentsarako sistema entzimatikoen galera hasten dela eta, zahartzen hasten gara.

35 urterekin zahartzen hasten gara, beharrezko agente antioxidatzaileak galtzen doazelako eta gizakia fisikoki eta genetikoki 120 urte bete arte bizitzeko prestatuta dagoen arren, oxidatze estres hori gehituz doazen faktoreak daude. Faktore horien artean ditugu tabakoa, alkohola, kutsadura, eta kaloria gehiegiko dieta.

Dieta eta zahartzea

Neurona-jarduerak eta genetikak betetzen duten papera alde batera utzita, zahartze-prozesuan garrantzizko eragina duen beste hirugarren elementu bat ere badugu: hots, bizitzan zehar izan ditugun baina baita orainaldian ere ditugun elikatze-ohiturak.

Kaloria gutxiko dietak zahartze prozesuan eragina izan dezake. Horixe da laborategiko arratoiekin egiaztatu ahal izan dena behintzat. Baina gizakiarekin gauzak ez daude hain garbi, eta ez da hain osasuntsua izan daitekeenik garbi ikusten. Dakiguna da, kaloria gehiegiko janariak osasunarentzako kaltegarriak direla eta horrenbestez bizitza mozten dutela. Berme gomendagarriena dieta orekatua eraman osasuna eta bizitza luzatzeko.