UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Gizarte-alderdiak

Aipatutako faktore fisiko eta fisiologikoez gain, hirugarren adina gizarte-izaerako alderdien bitartez baldintzatuta dago, adibidez, autonomia galtzea, gauzak lortzeko aukera gutxiago izatea edo gizarte harremanetako esparrua murriztea.

Zahartze aktiboa

Aisialdia antolatzea, komunitatearentzako lanak egitea (ekonomikoki ordaindutakoak edo borondatezko laguntzaile gisa), ikasten jarraitzea, familiaren kanpoko laguntza edo beste era batekoa izatea, egokitze prozesua lagundu dezaketen faktoreak dira.

"Zahartze aktibo" terminoak "zahartze osasuntsuaren" aurrean aurrerapen bat suposatzen du. Lehenak osasuna aipatzen du, baina era berean, bizitzaren luzapenak autonomia, babesa eta produktibitate-aukerak berekin eraman behar dituela. Hau da, gizarte, kultur eta ekonomia arloko alderdiak ere hartzen ditu bere barnean.

Osasunaren Munduko Erakundearentzat eta Europako Batasuneko Batzordearentzat, "zahartze aktiboa" adineko pertsonak jarduera eta lan atseginetan sartzea izango litzateke.

"Aktibo" hitzak, gizartea, ekonomia, izpiritua, kultura eta hiriko gauzetan etengabe inplikatzeari egiten dio erreferentzia eta ez fisikoki aktibo egoteko gaitasunari soilik.

Zahartze aktiboa

Heziketa- eta osasun-politikek zahartze aktiboa bultzatzen dutenean, posible izango dira ondorengoak:

  • Heldu gutxiago hilko dira goizegi, beren bizitzako ekoizpen-aldi nagusietan.
  • Adineko pertsona gutxiagok jasango dituzte ezintasunak eta gaixotasun kronikoekin erlazionaturiko minak.
  • Pertsona heldu gehiago izango dira independenteak eta bizi-kalitate positiboaz gozatu ahal izango dutenak.
  • Adineko pertsona gehiagok jarraituko dute gizarte mailan ekonomia, gizarte, kultura eta politikako arlo garrantzitsuetan parte hartzen, hala nola ordaindutako eta ordainik gabeko lanetan eta etxeko/familiako bizitzan.
  • Adineko pertsona gutxiagok behar izango dituzte medikuntza-tratamendu garestiak eta osasun-laguntza.