UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Lana hirugarren adinean

Ordaindutako, ordaindu gabeko edo borondatezko lana egiteagatik adineko pertsonek eginiko lanean partaidetza aktibo eta produktiboa bultzatzearen beharrak onarpen handia izan du nazioarte mailan. Garatutako herrialdeetan ez dira ohartzen, adineko pertsonak urte gehiagoan zehar lanera animatzeak nolako onura ekar dezakeen.

Ahal bada, egiten zituztenak ez bezalako jarduerak egin beharko dituzte, komunitaterako onuragarriak direnak, borondatezko izaera dutenak eta ordain gardenekoak. Gainera, ez dute karga fiskala suposatu behar inorentzat eta ez dute estalitako ustiapenaren estalki izan behar.

Gutxien garaturiko herrialdeetan, adineko pertsonak zahartzaroan ekonomikoki aktibo jarraitzera behartuta egotea posibleagoa da. Hala ere, industrializazioa eta lan-merkatuaren mugikortasuna, adineko pertsonen tradiziozko lana arriskuan jartzen ari dira hein handi batean, batez ere mendiko guneetan. Garapeneko proiektuek, adineko pertsonak kreditu-plangintzetara jotzea eta diru-sarrerak ekarriko dizkieten jardueretan erabat parte hartzea bermatu behar dute.

Garrantzizkoa da hirugarren adinekoek sektore informalean -adibidez, eskala txikiko eta norberaren konturako enpleguan eta etxeko lanetan- eta etxean egiten duten baliozko ekarpena kontuan izatea. Asko dira trebetasuna eta eskarmentua duten adineko pertsonak, herrialde guztietako eskoletan, komunitateetan, erlijio-erakundeetan, osasun eta politikako enpresa nahiz erakundeetan lan egiten dutenak.