UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Heziketa, aisialdia eta hirugarren adina

Baliotsua eta aktiboa sentiarazten duten faktoreak ez dira lanekoak soilik, heziketak eta aisialdiak helburu bera baitute.

Helduen heziketa sustatzea denbora librea bultzatzeko era bat da, trebetasunak garatu eta interesgarriak nahiz erakargarriak diren edukiak ikasiz.

Aisialdiaren ikaste-prozesua

Aisialdia eta denbora librearekin loturiko baloreak ugariagoak dira egunez egun. Hirugarren adina hobeto bizitzeko, kultura, ohitura eta portaerei buruzko informazioa dugu. Hala ere, bizitzako une honetara iritsi diren pertsonek ez dute, kasu ugaritan, adin honek eskaintzen dizkien aukerak disfrutatzen lagunduko dien heziketarik jaso.

Herriko unibertsitateek, bizitzako une hau pertsona eta gizartearen hazkunderako aukeraz beterikoa bezala hartzea nahi dute. Eta, bestetik, herriko, eskualdeko eta herrialdeko kultur bizitzako atal guztiez gehiago gozatzea.

Herriko unibertsitateek ikastaro-sorta zabala eskaintzen dute, kulturatik hasi eta teknologia-alfabetatzeraino, hizkuntza eta aretoko dantzak ere jorratuz.

Unibertsitate herrikoiek, beren helburuen artean, aldaketa honen beharrari buruz sentsibilizatzea eta bestetik, norberaren errealizaziorako aukeraz beteriko bizitzako etapa hau esanahi handiagoz betetzea jasotzen dute.