Sexua hirugarren adinean
- GRAFIKOA: Sexu jarduera hirurogei urtetik aurrera
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- LINK: Kanpo loturak (1)
Zientzialarien arabera, sexu-harreman ugarienak 16 eta 25 urte bitartean izaten dira. Adin hori pasatakoan, pertsona bakoitzak portaera eta sexu-maiztasunaren eskema desberdina du. Portaera hori heziketa, gizarte eta moral arloko faktoreek eragiten dute
Sexu-jardueran eragina duten faktoreak
Hainbat dira 70 eta 80 urte bitarteko pertsonen jarduera sexualean eragina duten faktoreak. Garrantzitsuenak hauek dira:
- Osasun ona izatea.
- Norberaren eta bikotearen sexualitateaz jakin-mina izatea.
Erregulartasunez izandako sexu-harremanek osasuna eta indarra adierazten dute, eta maiztasun zifrek ez dute garrantzirik. Sexuarekiko interesak, bizitzako 60 eta 70 urte bitartean, gizonezkoen %70ean irauten du eta emakumezkoen %65ean; hala ere, sexu jarduera gizonezkoen %42ra eta emakumezkoen %36ra murrizten da; zifra hauek handiagoak lirateke, gizarte-aurreiritziak eta esamesak alboratuko bagenitu.
Bere bizitzako zazpigarren eta zortzigarren hamarraldian sexua bizitzeko zortea duten gizonezko eta emakumezkoen artean, beren koito-maiztasuna eguneko batetik hilabeteko batera bitartekoa da.
Sexua: egin edo desagertu
Desgastearena mitoa da. Beharrezkoa da errepikatzea, sexua ez da aurrezten; sexua egin edo desagertu egiten da bestela. Gaztaroan eta nerabetasunean maiz egiten denean, erritmo bera izaten da heldutasunean eta zahartzaroan. Ez dago aurrezterik. Badirudi, gizonezkoarengan faktore honek garrantzi gehiago duela.
Pertsona batzuengan desioa poliki eta leunki desagertzen hasten da; beste batzuengan aldiz, bat-batean agertzen da. Sexu-desioa jaistearen agertze-era hauek, osasun-arazo fisikoengatik nahiz adinekoa inguratzen duten ingurune eta eraginengatik gerta daitezke.
Emakumearengan, sexu-desioa alda dezakeen faktore nagusia menopausia da.