UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Behar bezala ekipaturiko botikina (2)

Aurre egiteko balio duten produktuez gainera, gure botikinean, gaixotasun desberdinetarako sendabideak aurkitu behar ditugu.

Gaixotasunak
Sendabideak
Zauriak. Desinfektatu: Betadine. Estali: gasak, esparatrapua, guraizeak, bendak.
Sukarra. Parazetamol, Aspirina, Ibuprofeno.
Mina. Aspirina, parazetamol, Ibuprofeno (urdaileko arazoak badaude, parazetamola soilik).
Diarrea sukar alturik, odolik edota gorozkietan mukirik gabe. Heste-mina badago: Babeslea. Ez badaude: Losec edo Fortasec.
Azaleko erredura, ziztada, azaleko alergiazko erreakzioa. Alergical, Peitel, Claral (kortikoidezko pomadak: ez eman segidan 10 egun baino gehiagotan).
Konjuntibitis narritagarria (begi gorri eta narritagarriak, infekziorik gabe). Colirio Boraline. Infekzioa edo gorputz arrotzen bat dagoen susmoa badago, suero fisiologikoaz garbitu, eta medikuarengana joan.
Idorreria. Glizerinazko supositorioak. Plantaben.
Behazun-kolikoak edo nefritikoak. Buscapina.
Prozesu alergikoak, erreakzio handiko ziztadak, eguzkizko eritema. Polaramine, Ebastel, Zyrtec (ez hartu alkoholik, logura eman dezakete).
Insomnioa. Valdispert (kontzentraturiko belar bedeinkatua) edo Pasiflora.
Arnas infekzioa, azalekoa, hortzetakoa, otitisa, sinusitisa, zistitisa. Amoxizilina, amoxizilina +azido klabulanikoa. Ziklo osoa hartu eta bakteriazko infekziotan soilik.
Ziztada, hazkura. Kalamina, After Bite (ez zaurietan, ez ahoan, ez begietan).
Bihotzekoa, angina. Kafinitrina (arrisku-faktoreekin soilik).

Sinusitisa

Sinusitisa, sudurraren inguruan, sudurreko sinuak deiturikoetan, kokaturiko zulo edo sinuetako mintzen hantura da. Gizakiak sudurreko zortzi sinu dauzka, airez beteak eta sudur-barrunbearekin konektatuak. Egunero, sinu hauek, litro erdi fluido baino gehiago ekoizten du, bere barnea tapatzen duten mukizko mintzen bitartez.