Zer egin asfixia gertatzean (2)
Ahoz ahoko aukerak balio izan ez badu, Heimlich edo hartzaren besarkada izeneko maniobrara jo dezakegu. Teknika hau istripua jasan duenaren gune abdominalean bat-bateko presioa egitea da eta gorputz arrotz baten bitartez arnasbideak oztopatuta dituzten pertsonak tratatzeko garatu da.
Presio abdominala handitzeak, diafragma konprimitzen du eta honek, birikak, eta horrela, airea abiadura eta presio handiz kanporatzen dute, eta bitartean, arnasbideak libre uzten dituzte.
Egiteko era, istripua jasan duenaren posizioaren araberakoa da. Hura zutik badago, bere bizkarraldean jarriko gara, besoekin gerria inguratu eta eskuak loturik, indarrez eta kolpe batez, atzerantz eta gorantz presionatuko dugu zilborraren eta kaxa torazikoaren artean.
Zauritua etzanda badago, gune abdominalean presionatuko da, saihetsak estutu gabe ahal bada, hautsi egin baitaitezke, batez ere zahar eta haurren kasuetan.
Garrantzitsua da arnasketa artifiziala zaurituak laguntzarik gabe arnasa hartzen duela ziurtatu arte ala medikuak bere heriotza deklaratu arte egiten jarraitzea. Gaixoak arnasa errekuperatzen badu ere, behatzea komeni da, arnas fluxuaren etendura berriak gerta baitaitezke.
