Bihotz-biriketako suspertzea
Bihotzekoa izan duen gaixoaren suspertzea, oso lotuta dago arnasketa suspertzearekin. Garrantzitsuena, bihotzaren kanpo-masajea egitea da odol-fluxua mantentzeko eta arestian azaldu ditugun arnasketa artifizialeko teknikekin konbinatzeko.
Hori egiteko, ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
- Biktima gainazal tinko baten gainean jarri eta arnasbideak irekita daudela egiaztatuko dugu.
- Suspertzaileak gaixoaren bularrezurrean jarriko ditu eskuak; presionatzean, 5 bat cm jaisten da eta horrela, bihotza konprimitzen da eta odolari arterietatik irtetera behartzen zaio. Presioa gutxitzean, bihotza zabaldu eta zainetatik datorren odolaz betetzen da berriro.
- Masajea egiteko, konpresio motz eta erritmikoak aplikatzen dira, segundo batekoa bakoitza. Bost taupadako, ahoz ahoko arnasaldi bat egingo dugu. Onena, maniobra honetarako bi suspertzaile izatea da, baina bakarra balego, honek hamabost taupadako bi arnasaldi aplikatuko ditu. Konpresioak laguntza lortu arte mantenduko dira, nahiz eta bizi-aztarnarik ez egon.
