Zer egin odol-jarioaren aurrean
Odola oso eskandalagarria dela esan ohi dugu. Espresio herrikoia egia da: odola, ez da beti hemorragiaren seinale, zauri txikietatik etor baitaiteke. Lehenengo pausoa, hemorragia dagoen eta bere larritasun-maila zein den jakitea izango da. Zauri batetik galtzen den odol-kopurua, tamaina eta baso-mota lesionatuen araberakoa da.
Zorrotada erako odol-jarioak, kolpeka edo ur-zorrotada erakoak, hemorragia larria adierazten du. Hemorragia gelditzeko era (hemostasia), zauriaren tamaina eta gure eskura ditugun tresnen araberakoa da. Orokorrean, komenigarria izaten da zauriaren gainean presioa egitea eta gaixo dagoen gorputz-atala goratzea.
Lesioak kalibre ertaineko basoetan gertatu izan direnean, hori nahikoa izaten da. Posible den neurrian, zaurien gainean konpresa esterilak aplikatuko ditugu, edo bestela, arropa-atal garbiren bat, eta ondoren konpresiozko hesgailua gainetik jarriko dugu.Hesgailua odolez blai egiten denean, ez da kendu behar: haren gainean konpresa eta hesgailu gehiago jartzen dira.
Beso edo hankako odol-jarioa oso ugaria gertatuz gero, arteria-enbor nagusiaren gainean presionatu daiteke, hezurraren gainean taponatu eta odol fluxua geratzeko.
Goiko adarretako lesioetarako, arteria brakiala konprimituko da, ukalondo eta besoko barnealdeko axilaren arteko gune batean. Zauria beheko gorputz-ataletan badago, izterrondoko tolesturaren erdian arteria femorala presiona daiteke, arteriak pelbisaren hezurra zeharkatzen duen tokian.
Baso-mota
Zauria arteriakoa ala zainekoa den jakiteko, odolaren koloreari eta fluxu-erari begiratu behar zaio. Odol gorri distiratsua bada eta borborrean ateratzen bada, lesioa arteriala da. Ikusten duguna, etengabeko odol jario gorri iluna bada, lesioa zain batekoa da. Eragina jasan duen basoa arteria nagusia bada, gaixoa minutu batean hil daiteke odolustuta. Larritasun txikiagoa dute kalibre ertaineko arterietako lesioek eta zainetako lesioek, baina oso larriak gerta daitezke behar bezala sendatzen ez badira.
