Zer egin erreduraren aurrean
- TEST: Egia edo gezurra?
Erredurak, edozein bero-iturriren eraginpean jartzeagatik gertatzen dira, hala nola eguzkitan edo tenperatura oso altuan dagoen substantzia baten eraginpean. Erredurak, mindutako ehunaren sakontasunaren eta eragina jasan duen eremuko hedaduraren arabera sailkatzen dira.
Erredura-mailen larritasuna goranzkoa da: maila altuagoak, min garrantzitsuagoa eta sakonagoa adierazten du. Horrela, lehen graduko erredurek, azalaren gaineko geruzarengan dute eragina eta gorridura eragiten dute. Bigarren mailakoak, epidermisa eta dermisarengan eragina dutenak dira, eta babak eragitea dute ezaugarri. Hirugarren mailako erredurek, azal azpiko ehuna, muskulua eta hezurrarengan eragina dute eta nekrosiarekin lotuta daude.
Erreduraren larritasuna, bere hedaduraren araberakoa ere bada, eragina jasandako gorputz-azaleraren portzentajearen araberakoa. Erredura larriek, shocka eta deshidratazioa eragiten dute. Horrela, gorputzaren % 10 baino gehiago hartzen duten hirugarren graduko erredurak dauzkan gaixoa, erietxera eraman behar da ahalik eta azkarren.
Erredura gertatzen deneko larrialdietako laguntzak shocka, lesionaturiko guneetako kutsadura eta minari aurrea hartzea du lehen helburutzat. Izotzezko poltsak aplikatzea edo ur izoztuan sartzeak mina baretzen dute. Ondoren, gunea hesgailu lodiaz estaliko du, kutsatu ez dadin. Sendabide hezeak, ukendu eta pomadak ekidingo dira eta mediku espezialistarengana joan beharko da berehala.
Eguzkiaren erredurak, lehenengo ala bigarren mailakoak izan daitezke. Kasu arinak, krema hotzaz eta landare olioaz tratatu daitezke. Larriak, aldiz, espezialistarengana eramatea komeni da.
Erredura kimikoak berehala eta likido ugariaz garbitu behar dira, substantzia korrosiboa ahalik eta gehien disolbatzeko. Erredura elektrikoetako azaleko lesioak, sutan jartzeagatik gertatutakoak bezala tratatzen dira eta, erietxe batean kontrolatu behar dira, lesio koronarioak edo nerbioetakoak baloratzeko.
