ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Herritarren eskubide eta betebeharrak

Herritarra izateak erkidego bateko pertsonek eskubide batzuk eduki ditzaketela esan nahi du, baita erkidego horretako betebeharrak betetzea ere.

1979ko urriaren 25ean onartutako Euskal Estatutuak, bere 9. artikuluan honako hau dio: "Euskal Herriko herritarren funtsezko eskubide eta betebeharrak Konstituzioan ezarritakoak dira".

Konstituziora joz gero, honek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalera bidaltzen gaitu. Hortaz, azken finean, euskal herritarren eskubide eta betebeharrak 1948ko abenduaren 10ean dokumentu honetan bildutakoak dira.

Baina errealitatean eskubideen benetako erabilera eta betebeharren gauzatzeak, edozein erkidego osatzen duten talde sozial ezberdinen egoera sozioekonomikoekin lotuta daude.

Horretarako garrantzitsua da, herritarren nortasun bat sortzearekin batera, gure eskubide eta beharrak benetan erabiltzen uzten diguten tresnetarako aukera izatea, horrela herritarren bizitzan parte-hartzea lortzeko.

Eskubide hauen lorpenean, funtsezkoa da herritarrek hurbil eta malgutasunez ikustea bere erkidegoko Administrazioarekin harremanetan jartzeko aukera. Funtsezkoa da harreman hori ahal izatea, ez bakarrik gobernuko ekintzatik kanpo dagoen pertsona gisa, zeren eta, erkidegoko bizitzan parte-hartzea instituzioetatik ahalbidetu behar den herritarren eskubide bat baita.