ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

«« Itzuli

Herritarren eskubide eta betebeharrak

Eusko Jaurlaritzaren sorrera

 

Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin batera politika-jarduera eta 1876an ezabatutako askatasun foralen berrezarpen-aldarrikapenak berpizten dira. Ondoz ondoko estatutu-proiektuak ematen dira eta guzti hauetan eskumen gogorrak eskatuko dira orden publikoaren alorrean.

Espainiako Gorteek 1936ko urriaren 1ean Euskal Autonomia-Estatutua aldarrikatzen dute. Bere presidentea, Jose Antonio Agirre lehendakaria, kabinete buru izan zen bost sailburu nazionalistekin, hiru sozialistekin, komunista batekin eta alderdi errepublikano bakoitzeko kide batekin.

Euskal Jaurlaritza negoziazio neketsu batzuen ondoren bakarrik osatu ahal izan zen. Hauetan Jose Antonio Agirrek Largo Caballerori buruan sartu zion euskaldunak gerran sartzea beharrezko emakida bat zela.

Zirkunstantzia historiko bereziek (Espainiako Gerra Zibila hasten da), gobernu honek konstituzionalki eta estatutuen bidez aurreikusi gabeko botere zabalak bere gain hartzea ekarri zuten; oraindik okupatu gabeko euskal lurraldean gerraren norabidea kontrolatuz, moneta eta pasaporteak jaulkiz eta kanpo-harremanak ezarriz, beste jarduera-eremu batzuen artean.

Hainbat gorabeheren ondoren (hauen artean hegazkin alemaniarrek Gernika bonbardatu izana), Euskal Herri osoa frankisten eskutan erori zen.

1939ko apirilean Gerra Zibila bukatu zen eta Eusko Jaurlaritza atzerrira joan zen. Frankismoak aro zabal bat bete zuen Estatu espainiarraren historian (1939-1975). Euskal Herrian erregimen diktatoriala nabaria izan zen eguneroko bizitzako alderdi guztietan.

Barneko erresistentzia, nazionalistak eta ezkerrekoak, adoretua mantendu zuen (bere unerik gorenenak ezagutu zituen 1945 eta 1951eko Greba Orokorretan) biztanleriaren gutxiengo batek.

Bitartean, kanpoan, Eusko Jaurlaritzak bere antolaketa mantendu zuen II Mundu Gerran aliatuen alde jokatuz eta erregimen diktatorial frankistaren erorketaren zain egonez. Itxaropen hauek desagertu egin ziren berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Francok Estatu Batuekin eta Vatikanoarekin egindako akordioak zirela eta, mendebaldeko beste gobernu batzuen jarrera pasiboa ikusirik eta ondoren Espainiako Estatua Nazio Batuetan sartu izanagatik.

Erregimen frankistaren erorketaren ondoren legegintzarako lehenengo hauteskundeak ospatu ziren (1977ko ekaina) eta Espainiako Konstituzioa egin zen, erreferenduma eginez (1978ko abendua).

Euskal Herriko Autonomia-Estatutua 1979ko urriaren erreferendumean onartu zen, hautesle-erroldako % 53,1aren babesarekin. Estatuan Konstituzioaz geroztik onartzen den lehenengo autonomia da, dagokion Eusko Jaurlaritzaren eraketarekin eta lehendakari berriaren aldarrikapenarekin.