ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Zerbitzuen eginkizuna erkidego-mailan

Dokumentazioa eskuratzeko aukera ematea, eskaera bati hasiera ematea, espediente edo gai baten egoera ezagutzea, kasu bakoitzean profesional egokienak nor diren jakitea eta haiekin bilera bat egitea herritarrak. Erkidegoko Administrazioarekin elkartzeko bideak dira.

Euskal botere publikoek, beren eskumenaren esparruan:

  • Herritarren funtsezko eskubide eta betebeharren erabilera egokia zainduko eta bermatuko dute.
  • Bizi eta lan-baldintzak hobetzera jotzen duen politika bat bultzatuko dute bereziki.
  • Lan-gehikuntza eta ekonomia-egonkortasuna sustatzera jotzen duten neurriak hartuko dituzte.
  • Gizabanakoaren eta honek osatzen dituen taldeen askatasun eta berdintasun eraginkorrak eta benetakoak izatera zuzendutako neurriak hartuko dituzte.
  • Herritar guztien parte-hartzea erraztuko dute Euskal Herriko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hurrengo Sailetan antolatzen ditu bere eskumenak:

  • Gobernuko Lehendakaritza.
  • Lehendakariordetza.
  • Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
  • Herrizaingo Saila.
  • Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
  • Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.
  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
  • Osasun Saila.
  • Kultura Saila.
  • Lurralde-Antolamendu eta Ingurugiro Saila.
  • Garraio eta Herri Lan Saila.
  • Nekazaritza eta Arrantza Saila.