Lehendakaritza, Lehendakariordetza, Ogasuna eta Herri
Lehendakaritza Sailak, bere adierazle gorena lehendakaria delarik, Europako Batzordearekin, kanpoan dauden euskal herritarrekin, gaurkotasuneko euskal gaiei buruz egindako azterketa soziologikoekin, Euskadi 2000Hiru planaren garapenarekin eta emakumearentzako aukera-berdintasunaren sustapenarekin erlazionatutako hainbat baliabide biltzen ditu.
Horrela Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea, Lehendakaritza sailan aurkitzeak, gai honi zeharkakotasun bat emateko beharrari eta garrantziari erantzuten dio. Euskal Herriko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialeko esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra eta benetakoa lortzea bilatzen du.
Lehendakariordetzatik Gobernuko koordinazio orokor eta sektorialeko funtzioak burutzen dira eta baita Administrazio Sailen sorrera, ezabaketa eta aldaketa ere, azken hauen funtzioak eta jokaera-eremuak zehaztuz. Guzti horretaz informazioa jasotzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA) tresna dugu, eta horrez gain Eusko Legebiltzarrean hartutako neurri guztiak emango ditu ezagutzera, bai arau-emate mailan eta bai laguntza-deialdi eta dirulaguntzei dagokien informazioa ere, beste batzuen artean.
Ekonomiari, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrei, zerga-sistemari, finantzei edo euroari dagokien errekurtsoak Ogasun eta Herri Administrazio Sailean biltzen dira. Gainera, sail honetan Estatistikako Euskal Erakundea (EUSTAT) aurkitzen dugu. Hau euskal gizartearen eta ekonomiaren alderdi guztiei buruzko informazio estatistikoa bildu, analizatu eta zabaltzearen arduraduna da.
Herri Administrazioko Euskal Erakundea (HAEE) Administrazioko giza baliabideen hautaketa eta sorreraren arduraduna da, baita herri-erakundeetan euskararen erabilera normalizatu, ikertu, irakatsi eta Euskal Autonomiaren berezitasunak zabaltzearen arduraduna ere.
