Hezkuntza, Unibertsitateak, Ikerketa, Herrizaingoa, Industria,
Hezkuntza-sistemak sei eta hamasei urte bitarteko hezkuntzaren beharrezko izaera bermatzen du eta bi hizkuntza ofizial, euskara eta espainiera dituen eredu elebiduna izatea du ezaugarri. Lau unibertsitate daude 28 fakultaterekin, goi-mailako 3 eskola tekniko eta 11 unibertsitate-ikastegi. Hauetan 4.000 irakasle baino gehiago ditu eskolak, eta bertan egiten dituzte beren ikasketak 91.000 ikasle baino gehiagok.
2003 urtean zehar hiru urte bitarteko haur-hezkuntzari buruzko araudia onartu da, jada hiru urtetik sei urtera dagoenari gehituz.
Euskal errepideetako zirkulazioarekin, hauteskunde-emaitzekin, larrialdietako kudeaketa osoarekin, Ertzaintzarekin eta Euskal Herriko Polizia Akademiarekin erlazionatutako errekurtsoak Herrizaingo Sailetik kudeatzen dira. Honen mendean, arreta koordinatu eta eraginkorra behar duten era guztietako larrialdiei erantzun osoa emateko errekurtsoa aurkitzen dugu: larrialdietako arretarako telefonoa 112 da.

Euskal Herriko industria, merkataritza eta turismo-errekurtsoak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean daude bilduta. Bertan sailak enpresei eskaintzen dizkien laguntzak eta Delfos Gida aurkitzen ditugu. Azken hau, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetatik laguntzak biltzen dituen leihatila birtuala da. Kontsumo epigrafea ere badago. Bertan kontsumitzaileak kontsultak eta erreklamazioak egin ditzake.
Hizkuntza-ereduak: A, B, D
Derrigorrezko hezkuntzan hiru hizkuntza-eredu daude. A ereduan gaztelaniaz ikas daitezke irakasgai guztiak eta euskara irakasgai legez agertzen da; B ereduak irakasgai batzuk euskaraz ematen ditu eta beste batzuk gaztelaniaz; eta D ereduan euskaraz ikasten da, gaztelania irakasgai izanik.
