Osasuna eta Kultura
OSAKIDETZA da Euskal Osasun zerbitzuak jasotzen duen izena. Duela urte batzuk erkidegoko gobernuak kudeatzeko transferitu ziren eskumenetariko bat da hau.
Bere web orrian zerbitzuen antolaketari buruzko informazioa aurki dezakegu: ospitaleak, lehen mailako arreta, irakaskuntza, Osatek, Farmakobigilantzia eta Osasun Mentaleko Zentroa. Medikamentu generikoen eta beren erreferentzia-prezioen informazioa ere aurki dezakegu, HIESari buruzkoa, eta agintaritzaren aldizkariak.
Kultura sailak sorrera, ekoizpen eta zabaltze kulturalari laguntzen dioten giza baldintzak eta baldintza materialak sustatzen ditu; gizartearen eta kultur egileen artean bitartekari-lanak eginez.Web orriak erkidegoan indarrean dagoen hilabetean edozein modalitatetan (antzerkia, dantza, musika, erakusketak, zinea, literatura...) burutuko diren ekintza kulturalak biltzen dituen agenda eskaintzen du. Hainbat kultura alorretan laguntzen du, albisteei buruzko informazioa ematen digu, Euskadiko liburu eta liburutegien zerbitzua dauka, bertan bibliografia-fondo ezberdinak kontsulta ditzakegularik. Euskararen gainean gehiago jakin nahi duten pertsonentzat, hizkuntza honen ezaugarri, historia, bilakaera eta araudiari buruzko informazioa aurki dezakegu eta tresna baliagarriak ere bai (ortografia-zuzentzaileak, hiztegiak...).
HABE(Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea). Euskalduntze prozesuari eta euskara ikasteko eskaintzari zuzendutako zerbitzuak biltzen ditu, baita edukiei, argitalpenei eta metodologiari buruzko informazioa ere.
Euskararen antzinatasuna
Hizkuntzalari, antropologo eta historialari gehienak bat datoz K.a. bigarren milurtekoan euskaraz hitz egiten zela baina hizkuntzaren sorreraren data zehatza ez da ezagutzen.
