Lurraldea, Ingurugiroa, Garraioak, Herri Lanak, Nekazaritza
Lurralde-Antolamendu eta Ingurugiro Sailak lurzoruaren eta honen baliabideen zentzuzko erabilera lortu nahi du, ingurumen-babesarekin bateragarria den garapen sozial eta ekonomiko egoki bat lortzeko asmoz.

Bere web orrialdean Euskal Herria kudeatzeko eta informazio kartografikorako errekurtsoak aurkituko ditugu. Honez gain, lurralde-plan partzialei buruzko informazioa eta Cities proiektua, sare orokor bikain baten sorrera bultzatu nahi duena, hiri partaideen artean berrikuntza eta esperientzien transferentzia sustatu eta munduko beste hiri batzuei bere arazo eta aukerei aurre egiten lagundu ahal izateko.
Ingurumenari dagokionez, inguruneko errekurtso eta ingurunean eragina duten jarduerei buruzko informazioa aurkitzen dugu, gai honi buruzko araudia eta zenbait alderdi biltzen dituelarik. AZTERTU izeneko Ingurune Heziketarako programa ere badago, ingurunearen ezagutza eta partaidetzaren sustapenaren bidez ingurumena zaindu beharraren gainean ohartarazi nahi duena. Programa hau ikasle eta elkarteei zuzenduta dago bereziki.
Errepide, trenbide, aireportu, ur-saneamendu, eta bere merkataritza eta kirol-portuen garapenari buruzko errekurtsoak ezagutzeko, Garraio eta Herri Lan sailera joan gaitezke. Organismo honek Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea garatzen du.Nekazaritza eta arrantzako errekurtsoak Nekazaritza eta arrantza Sailean biltzen dira. Hemen Nekazaritza eta Abeltzaintza, Arrantza, Nekazaritzako elikagaien politika, Naturaren zaintzea, nekazaritzaren garapena, nekazaritza-heziketa edo estatistikak bezalako gaiak biltzen dira. Nekanet sortu da lehen sektorearekin erlazionatutako informazioa osatzeko, eduki eta errekurtso sakabanatuetan sartzea erraztuz.
