«« Itzuli
Erakunde foralen antolaketa
Foruak
"Foru" terminoak hiri edo hiribilduen sorrera-gutunak izendatu ohi ditu. Euskal probintzien kasuan, lurralde hauek autonomia handia zuten une historiko batean xedatutako lege orokor batzuei dagokie. Foru hauek euskal probintzien administrazioak arautzeko balio zuten, Zuzenbide publikoko zein pribatuko arau-multzo bat hartzen zutelarik.
Pentsatzeko eta sentitzeko modu berezi bati zor zitzaien usadio eta ohitura multzotik abiatuta sortu ziren. Forua pixkanaka egiten da eta bere oinarria izaera historikoa bera da.
Foruak Euskal Herriko ezaugarriak dira. Bere lurraldeetako bakoitzak (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) bere historia bizi izan du eta bere Zuzenbidea eratu du, zenbait antzekotasunekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), 1.200. urtean Gaztelako Koroan sartu ziren, beren erakundeak mantenduz. Errege edo jaunek Foruei zin egiten zieten eta, zona frankokoak eta koroako zergarik eta armen erabilerarik gabekoak (bere lurraldea defendatzekoak salbu) ziren erkidego hauen eskubideak onartzen zituzten, eta halaber, beren barne-antolaketa errespetatzen zuten.
XIX. mendean zehar Euskal Herria bere berezitasunak galtzen joan zen, baina demokrazia Espainiako Estatura etortzearekin batera, Gernikako Autonomia Estatutua sortu zen eta Euskadi Autonomia Erkidego bihurtu zuten, 1979. urtean erreferenduna onartuz. Arau instituzional honek, beste gai batzuren artean, Erkidego honetakoak soilik diren eskumenak biltzen ditu.