Ekonomia eta Nekazaritza
Ekonomia
Lan eta ekonomia-errekurtsoei dagokienez, lurralde bakoitzeko garapen iraunkorra bilatzeko, lan egonkorra sortzen laguntzen duten programa zehatzak burutzen dira, sustapen ekonomikorako politika eta tresnen bidez.
Zenbait adibide aipatzearren, Araban enpresa arabarrak sortzeko laguntza dugu eta ETEetako lehiakortasuna hobetzeko programak.
Bizkaian enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko programak ditugu.Bestalde, Gipuzkoan artisau-sektorea sustatzeko programak azpimarratzen ditugu eta ekintzaile eta mikroenpresei laguntzeko programa ere bai.

Europa Gizarte Etxea. Gasteiz, Araba.
Nekazaritza
Azpimarratzekoak dira prestakuntza-ikastaroak antolatzeko egiten ari diren ahaleginak, landa-ingurunean bizi diren pertsonen trebakuntzarako. Hauek eragin berezia dute emakumeen prestakuntzan, ekintza tradizionalen edo lan-sorgune berrien bidez, gero eta hustuago eta gizonezkoagoa den landa-ingurunean jarrai dezaten. Heziketa edo prestakuntza hau, nekazaritza-egiturak hobetzeko inbertsioetarako laguntzekin osatzen da.
