ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

«« Itzuli

Udal eta lurralde mailako beste errekurtso batzuk

Bartzelonako konpromisoa

 

1998ko urrian, Nazio Batuen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 50. urteurrena zela eta, 41 hiritako alkateak Bartzelonan bildu ziren Giza Eskubideen Aldeko Hirien konpromisoa sinatzeko, honako puntu hauek biltzen dituena:

    1.

  • Udal esparruan partaidetza politikorako eskubidea, sufragio-eskubidea eta elkartze-eskubidea herritar guztiei zabaltzea, bai hirian bizitzen denboraldi bat daramatenei baina baita Estatuko herritartasuna ez duten guzti horiei ere.
  • 2.
  • Gizarte-bazterketaren kontrako hiri-politikak, lan-politikak, etxebizitza egoki baterako eskubidearen sustapena eta kolektibo ahulenak (haurrak, emakumeak, homosexualak, pertsona nagusiak, hainbat arrazoiengatik minusbaliatuak direnak) babestera zuzenduta dauden hiri-ekintzak defendatzea. Baita legez kontrako egoeran dauden etorkinen gizarte-zerbitzu, hezkuntza eta osasun publikorako eskubidea aitortzera zuzendutako politikak ere. Jokaera guzti hauetan hiria Giza Eskubideen babes bihurtzen da.
  • 3.
  • Ingurumenari egindako erasoen prebentzio-ekintzak burutzea eta degradazio ekologiko eta ingurumen-degradazioen arduradunak zigortzea, eta halaber, Ekialde eta Mendebaldeko herrialdeetako tokian tokiko agintariekin batera lan egitea klima, ura, lurra eta biodibertsitatea babesteko.
  • 4.
  • Aniztasuna eta elkarbizitza babestea, bakoitzaren kultura errespetatuz, dibertsifikatutako jokaera politikoaren bidez, honako hauek biltzen dituena: herrialdea jendeztatzen duten hizkuntza-komunitateen eskubideen eta pertsona bakoitzaren hizkuntza-eskubideen defentsa, erlijioen arteko elkarrizketaren sustapena, diskriminazio etnikoaren kontrako azterketa eta etengabeko ekintza, eta errefuxiatuentzako komunitate-laguntzarako zentroen sorrera.
  • 5.
  • Giza Eskubideak babestea eta zaintzeko mekanismoak eraikitzea hiri handi, ertain eta txiki guztietan, lekuko botereekiko independenteak diren erakunde objektiboen bidez, udal lehiakortasunaren arloan herritarrak beren eskubideetan laguntzeko arduradun izango direlarik.
  • 6.
  • Era askotako kulturak eta egoera ekonomiko ezberdinak dituzten hirien arteko lankidetza sustatzea, eta batez ere gatazka-guneetako hiriekin. Hiri bakoitzak bere ardura hartu behar du bere gain nazioarteko lankidetzan eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten hiri-sareetako partaidetzan.