AISIA

Agian laster ezingo da pipa-azalik bota lurrera

"Pipas Facundo" enpresa ezaguna izututa agertu da Palentziako Udalak azalak lurrera botatzea debekatu nahi duela jakin eta gero.

Vicente Villagra "Pipas Facundo" enpresa palentziarraren kontseilari ordezkariak esan du enpresari gisa ulertzen duela "hiriko garbiketan aurrezteko nahia" baina pipa-enpresako arduradun gisa, oso kezkagarritzat jo du "kalean pipak jateko ohituraren kontra joatea".

Palentziako Udalak, izan ere, etorkizunean debeku hori sartu nahi du garbiketaren inguruko arauetan.

Villagrak adibide bat mahai gainean jarriz defendatu du negozioa eta Zamorako Udalak, esate baterako, "kalean pipak jatea debekatu ordez", Aste Santuko prozesioetan jendearen artean paperezko poltsak banatzen dituela azaldu du: "penitenteak oinutsik joaten dira eta pipa azalekin minik hartu ez dezaten egiten dute hori. Harrigarria izaten da zer nolako sintonia egoten den danborren eta pipen kliken artean, gainera" azaldu du.

Hala, "Pipas Facundo" enpresak esan du prest dagoela Palentziako Udalarekin lankidetzen aritzeko, horrelako poltsak kaleratzeko, baina azalen bat lurrera erortzen bada…" lasai egon daitezela, biodegradableak diren eta inolako kalterik egiten ez duten girasol pipa azalak besterik ez direla" garbi utzi nahi izan du.

Nork: Hiru.2008/02/26 10:59:53.258 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

Pipa-azalak berez desgiten dira. Baina beste gauza asko ez, plastikozko poltsak, latak... Beraz, pipak jatea galarazi beharrean, har ditzatela bigarren horiek eragin ditzaketen kalteen aurka egiteko neurriak. 

Nork: Andoni.2008/02/27 13:43:47.126 GMT+1

Hori gertatuko balitz, non geratuko lirateke pipak janez askok eta askok egiten ditugun ilunabarretako ibilaldiak? Pipak jan eta lasai oinez egitea baino lasaigarriago diren gauza gutxi daude niretzat. Nori egiten die kalte berez desegiten diren pipa-azalek? Dena debekatzen hasita, zer izango da hurrena?

Nork: Aizpea.2008/02/28 10:22:03.373 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.