Kolonbiako taxilari batek sei egun behar izan ditu 15 zentimetrotako labana batek aurpegian eragin zizkion kalteetaz ohartzeko. Cristian Hernandezek borroka batean parte hartu zuen eta labana sudurraren alboan iltzatuta geratu zitzaion.
22 urteetako gazteak bizimodu normala egin zuen sei egunetan zehar, mediku talde batek aurpegi barruan zeukan labana atera zioten arte.
Lau kirurgialariek bi ordu behar izan zituzten taxilariaren aurpegitik labana ateratzeko. Orain, gaixoak erietxearen Zainketa Intentsiboetako Unitatean egon beharko du.
Bestalde, Kolonbiako agenteek ' Txanodun Izua' izeneko ustezko erasotzailea atxilotzeko lanean ari dira.


Erantzunak
Nork: Kaiet.2008/12/24 11:19:04.436 GMT+1