Cleto Ruiz Diaz argentinarrari ume gehiago ez edukitzeko operazioa egingo diote. 38 seme-alaba izan ditu lau emakume ezberdinekin. Azkena uztailean jaioko da. Halere, ez du ume gehiago izan nahi, eta horregaitik basektomia praktikatzea eskatu du.
43 urteko Cleto Ruiz Diaz aita izango da uztailean, baina ez du ume gehiago izan nahi. Esan duenez, basektomia "soluzio bakarra da".
Bere bizitzatik hainbat emakume pasatu dira, baina 29 urteko Isabel da gaur egun bere bikotekidea. Zortzi ume eduki ditu emakume horrekin: Isabel, Jesica, Axel, Antonella, Nicolas eta Cleto Ramon. "Bi hil zitzaizkidan, Rodrigo eta Francisco", gogoratu du. "Bidean dagoena ez dakigu neska edo mutila izango den, horregaitik ez dugu izenik pentsatu", gehitu zuen.
Cletok lau biloba ditu: Evelin, Agustina, Abigail eta Cristian. Isabel bere emazteak gogoratzen ditu izen guztiak, eta berak darama urtebetetzeen kontua: "Guztiak ikusten ditudanean gogoratzen ditut izenak. Baina banan-banan esatea eskatzen badidazu, ziur batenbat ahaztuko dudala", azaldu du.


Erantzunak
Nork: Sara.2008/05/15 07:41:59.650 GMT+2
Nork: jaja no.2008/05/26 16:55:34.609 GMT+2