AISIA

Enpresaria izatetik ospitaleko pailazoa izatera

73 urteko enpresari batek trajea alde batera utzi eta pailazoen sudur gorria eta zapata handiak jantzi ditu. Duela bi urtetik, Juan Manuel Lopezek Malagako Haur-Ospitalean dauden umeak bisitatzen ditu, euren egonaldia atseginago egiteko.

Juan Manuel Lopez Andaluziako Teknologia Parkeko enpresa baten jabekidea zen eta orain bi astelehenetik behin ospitalera joaten da umeek ondo pasa dezaten. Lopezek azaldu duenez, lan hau oso atsegina da eta, aldi berean, jendearentzat lagungarria dela sentiarazten dio. Juan Manuel Gobernuz kanpoko "Todo por una sonrisa" erakundeko kidea da; erakunde horrek ahalik eta ume gaixo gehienei eta horien familiei "ilusioa, poztasuna eta esperantza helaraztea" du helburu.

Ume bat barrezka ikustea eta pozik dagoela jakitea "jaso dezakedan saririk handiena da, eta, gainera, umeen gurasoen irribarre bat lortzea gogobete bikoitza da", adierazi du enpresariak.

"Harro nago nire ibilbide profesionalaz, baina besteengatik gutxi egiten nuela konturatu nintzen; horregatik egin nintzen boluntario, Dena den, ez dut egiten egin dezakedan guztia", esan du Lopezek.

Nork: hiru.2008/11/10 10:46:11.774 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.