Bitxikeriak

Zazpi hanka dituen txahal bat jaio da Brasilen
Brasilgo albaitari batzuek zazpi hanka dituen txahal bat aztertuko dute, animaliaren anomalia aztertzeko. Txahala joan den astean jaio zen abere-hazkuntzari lotuta dagoen eskualde garrantzitsuenetarikoa den Rondopolisko etxalde batean.

Valter Slaviero etxaldearen jabeak "ez dut inoiz horrelakorik ikusi", esan du eta txahalak "oso bizitza luzea" izango duela iragarri du.

Mato Grosso Unibertsitate Federaleko Nelson Arruda albaitaria malformazioaren zergatiak argitzen saiatuko da. Bere iritziz, arrazoi anitz egon daitezke horren atzean: besteak beste, "erradiazio motaren bat jasan izana, produktu kimikoak, toxinak edo zenbait elementu edo bitaminaren urritasuna".

Pepito deitu behar zioten Tintini
Jordi Tarda bildumagileak Tintinekin eta bere sortzaile George Remi "Herge" belgikarrarekin (1907-1983) zerikusia duten 400 objektu bildu ditu erakusketa batean. Erakusketa Gasteizen, Vital Kutxa Fundazioaren gelan, egongo da ikusgai otsailaren 15era arte.

Erakusketa honetan, Tardak ezezaguna zen dokumentu bat argitara ateratzea erabaki du. Dokumentuak Hergeren komikien gaztelaniazko itzulpenetan Tintin Pepito deitu behar zela egiaztatzen du.

1952an Casterman izeneko argitaletxe belgikarrak pertsonaia beste herrialde batzuetan ezagutzera ematea erabaki zuen eta Adarbakarraren sekretua eta Rackam Gorriaren altxorra komikiak ingelesera, alemanera eta gaztelaniara itzuli zituen.

Hasieran Casterman argitaletxeak pertsonaiari Espainian Pepito deitzea erabaki zuen, eta hala ikus daiteke, ezabatzen saiatu diren arren, Rackam Gorriaren altxorra komikiaren lehenengo itzulpenean.

"Lurpera nazazue nire segapotoarekin"
"Ez ezazu nire telefono mugikorra birziklatu, lurpera ezazu nirekin batera". Gero eta gehiago dira hil ostean, gorpuarekin batera, telefono mugikorra lurperatzeko eskatzen duten pertsonek, Noelle Potvin Hollywoodeko (Kalifornia, AEB) ehorztetxe ezagun bateko arduradunak dioenez.

"40 urtez azpiko lagun guztiek haiekin batera sakelako telefonoa hilobira eraman nahiko luketeela dirudi. Guk mutiko bat Game Boy eta guzti lurperatu genuen", azaldu du Potvinek, Hollywook Forever konpainiako familia-orientatzailea.

Jendea segapotoarekin edo blackberryarekin batera ehorzteko joera bitxi hau nabarmen zabaldu da azkenaldian, Britainia handiko, Australiako eta Hegoafrikako bizilagunen artean bereziki. Orain, baina, AEBetara ere heldu da, The Future Laboratoy gizarte tendentzia berriak aztertzen dituen erakundeak ohartarazi duenez.

Litekeena da, gainera, ezohiko joera hori denbora gutxi barru beste herrialde askotara heltzea.

Ed Defort, American Funeral Director aldizkari estatubatuarreko zuzendari eta editoreak uste du moda berri bati buruz ari garela.

"iPod eta guzti lurperatu dituzten lagunen kasuak ere entzun ditut. Behin beilatokira eramateko prestatzen ari ziren gazte bat ikusi nuen Bluetooth-a belarrian jarrita", esan du Defortek.

Halere, gailu teknologiko bat aukeratzekotan, mugikorraren alde egiten dute gehienek.

"Orain dela bost edo sei urte hasi zen joera", dio Frank Permanek, Pittsburgheko (Pensilvania, EE. UU.) Frank R. Perman, Inc. ehorztetxeko jabe eta zuzendariak.

Permanek uste du gainera, ohitura berri hau areagotu egingo dela "modu esponentzialean gailu teknologikoen prezio baxuek bultzatuta".

Bushen kontrako zapatakada bideo joko bihurtu da
Prentsaurreko batean Mountazer al Zaidi irakiar kazetariak bere zapatak Bushen kontra bota eta 48 ordura, pasadizoa bideo joko bihurtu du Ingalaterrako enpresa batek.

Bush´s Boot Camp (Bushen Bota Kanpamendua) bideo jokoan, jokalariak segurtasun agente bihurtzen dira eta zapaten kontra tiro egin behar dute zapatok AEBetako presidentea jo baino lehen.

“Arreta jartzen baduzue, konturatuko zarete segurtasun agenteek ez dutela ezer egiten bigarren zapata batek presidentea jo arte”, adierazi du jokoaren arduradun batek. “Segurtasun agenteek bideo jokoa entrenatzeko erabiltzea espero dugu, mundu osoko buruzagien kontra zapatak botatzen dituztenean prest egoteko” gaineratu du.

Bere gorputza saldu nahi zuen hipoteka ordaintzeko
Madrilen bizi den 42 urteko gizon batek “Bazen behin... gizakiaren gorputza” erakusketaren ordezkariei saldu nahi die bere gorputza, hiltzen denean, erakusketetan ikusgai jar dezaten. Horren truke 220.865 euro eskatu ditu, bere hipoteka ordaintzeko, baina bere eskaintza errefusatu egin dute.

Iruñean dagoen erakusketan “plastinazio” teknikaren bidez mantentzen dituzte benetako gorputzak. Jesus Ferreiro erakusketaren zuzendariak gertatutakoak “asko” harritu duela esan du, horrelako eskaintzarik ez dutelako inoiz izan.

Bere gorpua saldu nahi izan duen gizonak 42 urte ditu eta langabezian dago. Mezu elektroniko bat bidaltzea erabaki zuen, hiltzerakoan bere gorpua erakustaldian ikusgai jartzeko.

Ferreirok erakusketan dauden gorpuak benetakoak direla eta Txinatik datozela azaldu du. Gorpuak “plastinazio” izeneko teknika batekin mantentzen dira, gorpuetatik ura eta odola kenduz eta horren ordez silikona ziztatuz.

Heldu da Gabon zaharra Salamancara
50.000 pertsona inguruk Gabon Unibertsitarioaren laugarren edizioa ospatuko dute Salamancako Plaza Nagusian. Enpresa pribatu bat da ekimen hau sustatzen duena, eta Salamanca, Leon, Valladolid, Zamora, Santander eta beste probintzia batzuetako unibertsitateetako 33 elkarteren laguntza izan du.

Madril, Leon, Badajoz, Valentzia eta beste probintzietan autobusak jarri dituzte gazteak Salamancara hurbiltzeko eta bertako ekitaldietan parte har dezaten. Hiriko kaleetan zehar kirol eta kultura frogak egingo dituzte.

Topaketa unibertsitarioa Plaza Nagusian izango da, bertan pantaila erraldoiak jarri dira jai berezi honen irudiak eskaintzeko, ondoren kanpai-hotsak eskainiko dituztelarik. Festaren antolatzaileek 25.000 gozoki-poltsa banatuko dituzte “urte berria”ri ongi etorria emateko. Jaia ekimena babestu duten 60 tabernatan jarraituko da.

Txankletak mozkortutako emakumeentzat
Ingalaterra hegoaldeko udalerri batean takoi zorrozdun zapatak daramatzaten eta mozkortuta dauden emakumeen artean txankletak banatuko dira. Ekimen honen bultzatzaileak Devon eta Kornualles konderrietako polizia, Torbay udalerria, anbulantzia, suhiltzaile eta heziketa-autoritateak dira.

Ekimen honen helburua Gabonetako ospakizunetan emakumeek izaten dituzten lesioen kopurua murriztea da, normalean egun horietan gehiegi edaten delako. Horregatik, poliziek txankletak eramango dituzte eta kaletik sigi-saga egiten ikusten dituzten emakumeen eskura jarriko dituzte.

Txankletak alkohol gehiegi ez edatea gomendatzen duen mezu bat daramate eta herriko hainbat lekutan egongo dira eskuragarri.

Japoniako enpresa batek lehenengo garagardo espaziala ekoiztu du
Garagardo mota honetako 100 litro ekoiztu dira, eta orain saltzen ez den arren, etorkizunean salmentan jartzea espero da. "Gure ametsa espazioan garagardoa ekoiztea eta bertan saltzea da", adierazi du Sapporo enpresaren ordezkariak.

Garagardo espaziala ekoizteko, 2006tik Nazioarteko Espazio Estazioan (EEI) kokatuta dauden garagar landare batzuen hirugarren belaunaldia erabili da.

Garagarra Lurretik kanpo ekoiztu daitezkeen produktuak ikertzen dituzten Okayamako Unibertsitatea eta Errusiako Akademia Zientifikoaren elkarlanaren emaitza izan da.

23.000 euro inguru ordaindu dituzte The Beatles taldearen disko batengatik
The Beatles taldearen White Album (Disko Zuria) ospetsuaren kopia bat Internet bidezko enkanteen eBay webgunean saldu dute 19.201 libera esterlinaren truke (23.000 euro inguru), Austriako ORF irrati telebista publikoak adierazi duenez.

Enkantean bitartekari gisa aritu zen pertsonak (Andrew Milton) eman du jakitera 0000005 serie zenbakia duen LPa saldu dutela. Diskoaren kopia hau salgai jarri zen lehenengoa izan zen, horren aurreko lau kopiak talde ospetsu horretako lau kideen edo horien oinordekoen esku baitaude.

Linz hirian, Austriako Estatu federatuaren hiriburuan, bizi den bitartekariaren esanetan, Disko Zuria Italiako bildumagile baten enkarguz jarri dute enkantean. Horrek gaineratu duenez, disko horren 18. kopia laster jarriko dute salmentan.

Emakume baten burmuinetik zizare bat atera dute Arizonan
Neurokirurgialari batek zizare bat atera zion burmuinetik emakume bati Arizonan (AEB), ABC telebista-kateak gaur jakitera eman duenez. Tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten emakumeari.

37 urteko Rosemary Alvarezek ebakuntza egitea erabaki zuen beso batean hozmintzea eta irensteko zailtasunak izan ostean. Iragan udan egin zioten ebakuntza.

Peter Nakaji neurokirugialariaren arabera, zizarea Taenia solium bat zen eta pertsona baten gorozkiekin kutsatutako elikagai bat jan eta gero hartu zuen.

"Ez zen garbitasun faltagatik izan. Emakumea biktima izan zen", esan du Nakajik, ABCren arabera. Emakumeak besoa berreskuratu du eta bizitza normala egiten du ebakuntzatik, gaineratu du telebista-kateak.