Galeseko printzearen urtebetetzea ospatzeko, enpresa batek azaroaren 14an 60 urte dituzten britainiarrei galleta pakete bat bidaliko die. Daily Express egunkariak azaldu duenez, galleta paketeak Erresuma Batuko tronuaren oinordekoaren Duchy Originals janari organikoko enpresak bidaliko ditu eta 2,49 libera balio du (3,10€ inguru).
Horrez gain, egunkariak, Galeseko printzea jaio zenean, Bigarren Mundu Gerra ondoren, Buckingham jauregitik egun horretan bertan jaio ziren haurrei arrautzak, gurina, irina, esne-hautsa, aranpasak, abrikotondoak, xaboia eta tapakiak zituzten saskiak bidali zizkiela gogorarazi du.
Eta horregatik, egunkariaren ordezkari batek galletak banatuko dituen enpresarekin hitz egin du jauregia bezain eskuzabalak izango ez diren galdetzeko, eta galleta enpresaren ordezkariak hirurogei urte beteak dituztenak, Internetik eskaera eginda, saski bat ere jasoko dutela azaldu du.


Erantzun