Krisi garaian irudimena zorroztu egiten da. Gijongo sagardotegi batek hiru plater, postrea, ogia eta edaria barne dituen menu bat euro batean, kafe bat baino merkeago, eskaintzen du. Txantxetan hasi zena arrakastaren giltzarri bihurtu da.
Duela bi astetatik hona, ostegunetan, 13:30etatik aurrera, jantokia jendez gainezka egoten da, eta sukaldean 18:00ak arte ez dute atseden hartzen. Jendea heltzen den heinean betetzen dira mahaiak, eta, mahaiak betetzen direnean, itxaroteko zerrenda bat zabaltzen dute "zentzuzko ordu bat" arte. Atzo eskaini zuten menua honakoa izan zen: itsaski zopa, fideua eta txorizoa sagardo saltsan patatekin edo txibiak. 13:00ak ziren, eta jende asko bazkaldu gabe joan behar izan zen lekurik ez zegoelako.
"Txantxa moduan hasi zen, ideia zoro bat bezala, baina, gauzatzean, oihartzun handia zuela konturatu ginen; orain lehen etortzen ez zen jendea etortzen zaigu bazkaltzera", adierazi du sagardotegiko nagusiak.
Lortutako publizitatearen aurkako asko, gehienbat "konpetentzia desleiala" leporatzen dioten ostalariak, daudela dakien arren, sagardotegiaren jabearen esanetan, "ideia besteek ere bere egin dezakete, merkatua librea baita".


Erantzun