Gizon batek 15 urte eman ditu 2.000 zatitxotan geratu ziren emazteari idatzitako amodiozko gutunak idazten.
Ted Howardek 82 urte dauzka eta guztira 98 gutun idatzi zizkion bere emazte Mollyri Europan zehar bidaiatzen ibili zen zazpi urteetan. 1940ko hamarkadan ibili zen Europatik, eta orduan hasi zen gutunak idazten.
Emazteak, baina, norbait gutunak irakurtzen harrapatu, eta denak txikitzea erabaki zuen.
Howard 1993. Urtean hasi zen zatitxoak batzen eta orain bukatu du lan hori. Berak esan duenez, azken 15 urteotan egunero ordubete eskaini dio gutunak berregiteari.
Duela hiru urte hil zitzaion emaztea baina Howardek azaldu duenez, "oraindik asko igartzen dut Mollyren hutsunea, eta oroigarriak edukitzea asko laguntzen nau".
Eskutitzak Erresuma Batuko, Irlandako, Frantziako eta Holandako hoteletako orrietan daude idatzita, eta berak dioenez, "oso une onak" ekartzen dizkiote gogora. Howardek gutunekin liburu bat idaztea dauka pentsatuta.
Bikoteak 1948. urtean ezagutu zuen elkar, berak 23 urte zituenean eta emazteak 18. "Lehen begiradan igarri genuen maitasuna" azaldu du. Horren ostean, 1955ean ezkondu egin ziren eta 50 urtez elkarrekin egon dira eta harremanetik hiru seme-alaba eta 6 biloba irten dira.


Erantzun