Ryanairreko hegazkineko laguntzailea segurtasun neurriei buruz azalpenak ematen ari zela, bidaiari batek "molestatu" egin zion eta horren ondorioz kaleratu zuten.
Gertakizuna joan den igandean izan zen, Londresen bizi den mediku italiar bat semearekin hegazkinean igotzerakoan. Dirudienez, bidaiari guztiak hegazkineko laguntzailearen azalpenak entzuten zeudenean gizona barrezka eta hizketan hasi zen.
Segurtasun prozedura guztiak oso ondo zekizkiela eta horrelako azalpenen beharrik ez zuela esan zien gizonak, zerbitzarien harridurarako.
Azkenean, pilotuak Poliziari deitu zion, bidaiaria eta haren semea kaleratu zitzaten.
Biharamunean Londresera abiatu ziren eta, gertakari horren ondorioz, gizonak Poliziarengana jo zuen Erresuma Batuko nahiz Italiako agintariak salatzeko asmoz. Baina azkenean ez zuen salaketarik jarri, izan ere, minutu batzuk geroago, Torinorako hegazkin bat hartzeko aukera eman zioten eta gizona lasaitu egin zen.


Erantzunak
Gehitxo iruditzen zait. Ez dut uste inoren bizia arriskuan jarri zuenik. Jaramonik egin nahi ez badu bere ardura da.
Nork: Zuria.2008/03/04 14:44:16.453 GMT+1
Nork: Mikel.2008/03/06 19:48:45.299 GMT+1