Tailandian, ikasleek debekatuta daukate ofizialak diren azterketetara erlojuak eramatea. Beraz, datorren asteburuan unibertsitatean posturen bat eskuratzea helburu izango duten ikasle guztiak hormako erlojuekin konformatu beharko dira.
Joan den asteburuan ikasle bat bere erloju-telefonoarekin mezuak jasotzen atzeman zuten, Bangkoken azterketa ofizial bat egiten ari zela. Badirudi debekuaren arrazoia horixe izan dela.
Horrez gain, Hezkuntza Ministerioak adierazi duenez, aipatutako erloju bereziaren argazkiak herrialdeko azterketa zentro guztietara bidaliko dituzte.
Debekuak Tailandian dauden 18 azterketa zentrori eragingo die eta, ondorioz, gazteek ezin izango dute inolako erlojurik eraman azterketara.
Kopiatzeko modu berri honek agerian uzten du Tailandian unibertsitatean sartzeko dauden zailtasunak. Ingeniaritza edo Medikuntza eskola batzuek 100 ikasletik bat baino ezin izango dute onartu.
Ikasleek kopiatu ez dezaten, erlojuak galarazi dituzte
Nork: hiru.2008/03/06 17:31:01.245 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)


Erantzunak
Nork: Lucas.2008/03/07 14:19:54.816 GMT+1