AISIA

Kirurgia plastikoko ebakuntzak zozketatzea debekatu dute Argentinan

Argentinako Rioja probintziako Gobernuak kirurgia plastikoko ebakuntzak zozketatzea debekatu duela adierazi du, politikari batek bere kanpainaren finantziazioan parte hartzen dutenen artean titi-inplante bat zozketatu eta gero.

Jorge Robador Chilecito hiriko biztanleen artean bonuak saltzen hasi zen, eta saria kirurgia plastikoko ebakuntza zen. Robadoren adierazpenen arabera, dirua lortzeko modu hau "hauteskunde-kanpainaren kostuei aurre egiteko era garbia da".

Luis Beder Herrera Riojako gobernadoreak azaldu duenez, politika egiteko modu hau "oso larria" da. Bederren arabera, "politikariek kirurgia plastikoa sustatzea astakeria eta erokeria bat da".

Eta horregatik, Riojako gobernuak Buenos Aires probintziak hartutako neurria jarraituko du; Buenos Airesen kirurgia plastikoko ebakuntzak zozketatzea debekatuta dago.

Nork: eitb.2008/10/28 10:20:12.677 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.