Libanoko txokolategile batek munduko bonboi kutxa garestiena eta ospetsuena merkaturatu du. Patchi txokolategiko –Libanoko famatuena eta ospetsuena– nagusiak produktua gutiziagarria bihurtzea erabaki du, bonboiak India eta Txinako zetaz bordatutako larruzko kutxa batean aurkeztuta.
Kutxa zabalduta, erosleak oihal leun batean estalita eta urre eta platinozko forruarekin banatuta 49 bonboi aurkituko ditu. Bonboiak 24 kilateko urrezko lore batekin, Swarosky kristal batekin edo eskuz egindako zetazko lore batekin apainduta daude. Txokolatezko gozokiak banatzen dituzten plaketan eskaintzak idazteko lekua dago.
Kutxa dotorea da eta kolore leunez apainduta dago. Londresko Harrods saltokian eros daiteke, 5.000 libera esterlinen truke (6.200 € inguru). 1974an zabaldu zuten gozoki dendak txokolatea gustuko dituzten pertsonak erakarri ditu, produktuaren kalitatea eta aurkezpena dela eta. Patchik ospea lortu du eta nazioartean denda gehiago zabaldu ditu.


Erantzun