AISIA

Obamaren aldeko "talde politiko" bat sortu dute Kolonbiako herri txiki batean

Turbako, Kolonbia iparraldeko herri txiki bat, Barack Obamaren gotorleku bihurtu da. Herri horretako alkate ohiak, Silvio Carrasquillak, politikariaren aldeko "talde politiko" bat sortu du.

Taldearen sortzaileak hautagai demokrataren alde kanpaina egitea hartu du helburu eta, horregatik, Misourikoa izango balitz bezala, AEBetako bandera astintzen agertzen da jendaurrean.

Carrasquillak Obama asko miresten duela esan du, bere ustez, Obamak politikari batek izan beharreko bi ezaugarri dituelako: "berbaldi sinesgarria eta fidagarria". Alkate ohiaren iritziz, arbaso afrikarrak dituen politikariak "belaunaldi-aldaketa irudikatzen du", eta "hari botoa ematen diotenek heldutasuna erakusten dute"; izan ere, alkate ohiaren esanetan, "munduan arrazakeria asko dago oraindik, batez ere AEBetan".

Alkate ohiak gezurrezko hauteskundeak deitu ditu azaroaren 4rako. Modu horretan, Obama eta haren aurkari errepublikanoa John McCain Turbako gobernatzeko hautagaiak izango balira, nork irabaziko lukeen jakin ahal izango dute.

Nork: hiru.2008/11/03 10:42:54.242 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.