AISIA

Sakrifikatu aurretik, Durangoko hiltegiko behiei musika klasikoa ipintzen diete

Erralde sozietate publikoak kudeatzen duen Durangoko hiltegiaz arduratzen direnak behiei musika klasikoa ipintzen hasi dira. Animaliek Johann Sebastian Bach konpositore alemanaren Brandenburgoko Kontzertuak entzun dituzte.

Lantokiko ordezkarien ikerketen arabera, musika klasikoak “ongizatea” eragiten die animaliei. Izan ere, aste honetan behiak “mantsoagoa” zeuden sakrifikatu aurretik.

Hurrengo egunetan hiltegiko arduradunek beste autore klasiko batzuen lanak ipiniko dizkiete behien jarrera aldatzen den aztertzeko.

Erraldeko ordezkariek honelako ekimenak animaliak hobeto izateko "funtsezkoak" direla nabarmendu dute. Horren harira, euren ekimena gainerako hiltegietara zabaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.

Nork: hiru.2008/11/17 10:39:07.394 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.