AISIA

Txakur meza

Gero eta fededun gutxiago joaten da elizara. Egoera horrek, ordea, konponbidea izan dezake Masaya herrian (Nikaraguako hiriburutik hegoaldera) gertatutakoa ikusita, dozenaka txakur joan baitziren elizara.

Jantzi koloretsuak soinean zituztela izan ziren urtero San Lazaroren omenez egiten den mezan.

Haurtxoz, pailazoz eta pertsonaia ezagunez mozorrotuta joan ziren batzuk. Beste zenbait, berriz, bulegari edo funtzionario jantzita bertaratu ziren.

Fededun ugari pilatu ziren bertan, errenkan, beren maskotak alboan zituztela, Nikaraguan animalien babesletzat duten San Lazaroren irudiaren paretik igarotzeko asmoz.

"Beti erregutzen diogu San Lazarori gure txakurtxoak babestu ditzan eta beti erantzuten digu", adierazi zuen eliztar batek. Bere txakurra hilzorian egon zenean, santuaren "mirakulu" batek salbatu omen zuen.

Nork: hiru.2008/03/11 14:55:30.222 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3)

Erantzunak

Gaur egun jende asko bakarrik bizi da eta, zentzu horretan, bakardadeari aurre egiten lagundu dezakete maskotek. Baina askok pertsonak balira bezala tratatzen dituzte, askotan pertsonei baino garrantzia gehiago ematen diete eta, animalia zalea naizen arren, hori ez dut ulertzen.   

Nork: Manu.2008/03/11 20:11:29.841 GMT+1

Ba niri txakurrek beldur handia ematen didate!!!

Nork: Aitor.2008/03/13 11:18:12.830 GMT+1

kortate el pelo!!!!

Nork: pepe placton.2008/05/05 10:14:54.338 GMT+2

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.