«« Itzuli
Aisiaren kontzeptua
Historian zehar aisia kontzeptuaren aldaketak.
| GARAIALDI HISTORIKOA | AISIAREN DEFINIZOA |
|---|---|
| Grezia | Aisia definitzen zuen hitza skholé da, eta aisialdia eta heziketa-denbora adierazten zuen. |
| Erroma | Erromatarren aisia otium, helburutzat jotzen den lanerako bidea bihurtzen da (nec-otium). Cicerónek atsedenaldia bezala aipatzen du otium-a. |
| Inperioaren erorialdia eta gero | Erromatar bizieraren gaitzespena dator. Konkistatzaileek aisialdiaren ordezkari diren toki guzti haiek (estadioak, antzerki-aretoak, zirkuak) apurtuko dituzte. Jarrera horrek, lana gurtzera datorren etika berria ekarriko du. Horren arabera, ia egun osoa lanari eskaini behar zaiola diote, aisialdirako oso denbora gutxi utziz. |
| Lehen Erdi Aroa | Aisiaren kontzeptua jolas-jarduera eta klasista moduko erakustaldi bezala ulertzen da. Egun, zaldun-aisia bezala ezagutzen da. |
| Pentsamendu eskolastikoa | Komentuen garaian, aisia diziplina erako zereginen bidez norbanakoaren gaitasunak areagotzeko zuzentzen den filosofia-modua edota biziera bezala ulertzen da. |
| XIX. mendea | Veblen-ek, 1889. urtean aisiaz ematen duen definizioa hauxe da: lanaren obligaziotik aske uzten gaituen denbora-tartea, denboraren ikuspegi "ez-produktibo" gisa harturik. |
| Ikuspegi kapitalista | Marx-ek zehazten du giza izaeraren benetako askatasuna eta guztizko garapena norbanakoarentzat baino ez den denbora-tarte horren bidez etorriko dela, hori bai, behin materialismoa gainditu eta gero. XIX. mendeko amaieratik aurrera gertatzen den lanaldiaren murrizketak dakarren lorpena eta lan-baldintzen hobetzeak aisialdia areagotuko dute. |
| Gaur egungo ikerlanak | Frederic Munné-ren definizioa aipatuko dugu, harentzat aisia pertsona batek denbora-tarte librean berak nahi duena egiten duen ekintza-multzoa da, bere interesen alde, denbora-pasagatik, edota borondatezko ekintzak bezala aukeratzen direlako, norbanakoaren onurarako, etekin ekonomikotik oso bestelakoak. |
